XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. KRITIKAKIZUNAK: SORLANAK

Arestian ahotan hartu egile-irakurleez literaturaren, zeinahi literaturaren, funtsezko osagarriez Mitxelenak duen ikusmoldea, laster xamarrean bada ere, adierazia dago.

Baina zer irizten dio errenteriarrak euskal literaturari berari?

Kritikapean hartzen duena, nik uste, euskal literaturaz duen ikuspegiak baldintzatua da-eta;

honen lehenaz, orainaz eta etorkizunaz, azkenaz bereziki, uste eta espero duenaren arabera epaitzen ditu, hein handi batean bederen, Mitxelenak lanak.

Hortaz, nola ikusten du Mitxelenak kritika hauen garaiko euskal literatura, zenbatetaraino ikusten ditu lanok etorkizunaren oinarri sendo?

Zein egitasmo iruditzen zaio Mitxelenari egokiena euskal literaturarentzat?

Nondik jo behar delakoan dago?

Artikulu honen aztergai zehatzetatik lekorako lan bat ekartzea noraezekoa da:

1951ko Euskal literaturaren etorkizuna artikulua, hain zuzen ere, hortxe, tituluak adierazten duen bezala, Mitxelenak jaulkitzen baititu bere gogoeta-iritziak eta hor bertantxe euskal literaturaren iparrorratza ezartzen.

Hona, merezi duen baino laburrago, Mitxelenak hor zabaldu gogo duen mezua, edo hobeto esan, lanerako gomitea:

euskararen eta euskal literaturaren (Euskal Herriaren) etorkizuna gure esku dago, ez dago lehengoaren kontenplazioan geratzerik, ez eta haurtzaroko ametsetan murgilduta bizitzerik, baina aurrera egiteak ez du esan nahi gure lehenaz izpirik ere atzendu behar dugunik.

Jende gaztea behar da horretarako, arrazoi-adinera iritsia izanak dakartzan erantzunkizunen berri duten (38) Horixe bera dio Txillardegiren Leturiaren hitzaurrean: Haurretango oharkabetasun atsegina utzi beharko, biziko baldin bagara, arrazoi-adineko egiteko latz eta nekagarriei ekiteko.(1957a:90). eta lanerako prest dauden euskaldun gazteak: idazleak, irakasleak, irakurleak... denon premia dago.

Euskaldunok geure baitarik sortu behar ditugu garaiko euskaldunak ispilatuak ikusi ahal izateko moduko lanak, garai-giroetako kezkak, ezin biziak, maitasun-gorrotoak islatuko dituzten lanak (39) Ez baikara euskaldunok besteak adinbat sartu oraingotasunean gaurko bideetan barrena. Hala uste du behintzat batek baino gehiagok. Neronek ere egingo nuke, inork eskatuko balit iritzia, gorde behar genituenak oro gorde ez ditugularik, ez ditugula ere galdu galdu beharreko guztiak.(1955c:51)..

Eta hau guztia irizpide orotarikoen mailakoa izanik, sailez sail nola mamitu beharko litzatekeela uste du?

Eta, honenbestez, nola dantzatzen ditu Mitxelenak aitortuak dituen juzku-izariak besteren lanen gaineko iritzi-emateetan?

Hona, hortaz, testu-motaren arabera ondoriozta daitezkeen zenbait.

Hitz lainoz: eleberria (40) Antzezlanak ere iruzkintzen dituen arren nik ez diet berariaz erreparatuko. Zernahi gisaz, Piarres Larzabalen izena ekartzea ezinbestekoa da.